EUSKAL SARE GORRIAREN AZTERKETA-ZERBITZUKO 1997ko uztaileko azterketa
"JULIAZOA". 1997KO UZTAILEAN ALEMANIA NAZIA DESAGERTUZ GEROZTIK EUROPAN SEKULA IKUSI DEN MASA MOBILIZAZIO FAXISTARIK HANDIENA ANTOLATU DU ESPAINIAR GOBERNUAK EZKER ABERTZALEAREN KONTRA.
11. Carlos Malo de Molina soziologoak bere ogibidea saldu zuen, PPko zinegotziaren heriotzarenondoren HBk 30.000 boto galduko zitueneko albiste ASMATUa bermatzeko, EL MUNDOk berak zuzendutako inkesta bat baldarki itxuralda zezala onartzean.
"Zer aldatu da Euskal Herrian? Zer aldatu da Espainian? HBk botoen %20 galduko luke hauteskundeak orain izanez gero. 30.000 euskaldunek beren sustengua ukatuko liokete kolaizioari, Miguel Ángel Blanco hil ondorengo aurreneko galdeketa baten arabera eta EL MUNDOk bihartik aurrera argitara emango duena". Horiek ziren larunbata 19an EL MUNDOren lehen orrialdean lau zutabe hartuta agertu ziren tituluak. Carlos Malo de Molina soziologoak saldu egin du bere lanbidea, bere burua ukatu du zientifiko eta soziologo gisa egunkari horek eskatuta egindako inkesta EL MUNDOk hain era baldarrean itxuralda zezan onartzean.
Ikus dezagun: 800 hautesletako lagina (Euskal Autonomi Elkarteko 18 urtetik gorako pertsonak) erabili zen inkesta egiteko, balizko errore tarte handiena (p/q=50/50) gehi ken %3,5, %95,5eko konfidantza tarterako (bi sigma). Baina hori lagin OSORAKO balizko errore tarte gorena da, elkarrizketatutako 800 hautesleentzakoa, alegia. Lagina harrigarriro eta ustekabean ohi ez bezain perfektoa izanez gero (ezin hori jakin EL MUNDOk ez baitu azpilaginen tamainaren berri eman) elkarrizketatutako 800 lagunen artean hauteskunde orokorretan HBri boto eman dioten 70 izango ditugu. Hauteskunde haietan HBk jasotako 154.853 botoek Euskal Autonomi Elkarteko 1.777.108 lagunetako hautesle-erroldaren %8,7 osatzen baitzuten. (15)
Utz dezagun oraingoan Nafarroa alde batera (ez dakigu zergatik ez duten inkesta hemen ere egin), HBk hauteskunde haietan lortu zituen 26.451 botoak 181.000tik gora "konplize" horiei erantsiz. Esan dezagun 70 lagunek osatutako azpilagin bateko erantzunen balizko errore tarte handiena (bi sigma) gehi ken %11,7koa dela. Honela, %50ak BERDEA esan badu eta %50ak GORRIA, %95,5eko ziurtasuna daukagu esateko 154.853 hautesleei galdetuz gero, %38,3 (50-11,7)eta %61,7 (50-11,7) bitartean esango zuketela BERDEA. Ba al da errore tarte horrekin HBko hautesleen %20ak abandonatuko egingo zukeela ASMATZEARI zintzoa dela deritzonik?
Baina, EZKUTATZE inondik ere txiki eta xalo horiez gain, besteak beste "ERANTZUNIK EZ" aukeraren batez bestekoa eta boto asmoen galderan abstentzioaren erantzuna, EL MUNDOk ezkutatze baldarra egiten du itxuraldaketa eragiteko. HBri egozten dizkion botoen ehunekoa (%12,9) HBk 1996ko martxoaren 3an lortutako botoen ehunekoa (%12,6) baino HANDIAGOA (!!!!!) DELA EZKUTATZEN DU. Hau da, ezkutatu egiten du -bere inkestaren arabera- PPko zinegotziaren hilketak ia puntu erdi igo duela HB-REN EHUNEKOA azken hauteskundeetan lortutako emaitzen aldean.
Bada inkestari egin beharreko bestelako oharpenik (adibidez, galdera egiteko modu maltzur eta zentzugabea), baina hemen axola diguna ASMATUA izanik ere (HBk uztailaren 12az geroztik galdutako 30.000 botoak) telebistek, irratiek eta gainerako prentsak txalotu eta hedarazi zuten berri horrexen ASMAKUNTZA salatzea da. Gainera politikariek beren azterketa "burutsuetan" erabiliko zuten asmakeria hori. Astakirten irmoen ahots eta keinuekin mintzo zaizkigun horiek berak.
![]() |